ARABAKO HIZKUNTZAK ETA HIZTUNAK MUNDU ELEANITZEAN

iruzkinik ez
Datorren abenduaren asteazkena eta ostegunean, ARABAKO HIZKUNTZAK ETA HIZTUNAK  MUNDU ELEANITZEAN izeneko jardunaldiak izango dira Artium Museoaren konferentzia gelan, Arabako Foru Aldundiak antolatuta.

 

Abenduaren 17an, asteazkenean, hizkuntzak izango dira ardatz.  Joakin Gorrotxategik  “Arabako (eta inguruko) hizkuntzak antzinatean”; Koldo Zuazok “Arabaren lekua euskalkien sorkuntzan”; eta, Elena Martinez de Madinak “Arabako toponimia: gure hizkuntzen lekuko”. Jarraian, Gidor Bilbao, hizkuntzen ataleko koordinatzailea, hiru hizlariekin  mahai-ingurua moderatzeaz arduratuko da.

 

Abenduaren 18an, ostegunean, hiztunak izango dira jardunaldiaren berbagai. Horretarako, lehen txanda Jose Mari Velez de Mendizabalena izango da, bizitakoak gogora ekarrita “Hiztunak Arabako gizarte desberdinetan XX. mendean” izeneko saioan. Ondoren, Iñaki Martinez de Lunak “Arabako hiztunak XXI. Mendeko eleaniztasunean” gaiarekin gaurtik gerorakoak plazaratuko ditu. Hirugarrenik, Esti Amorrortuk aspaldion aurrera daraman ikerketaren lagin bat erakutsiko du hiztun berriak xede dituela onduko duen hitzaldian: “Hizkuntza-identitatea eta legitimitatea euskararen hiztun berriengan”. Hiztunei dagokien atala Ane Pedruzok zuzendu eta gidatuko du; jarraian  mahai-inguru batera ekarriko ditu hiru hizlariak.

 

Jardunaldiak Artium Museoaren konferentzia gelan, 18:30ean hasita, itzulpen zerbitzua izango da nahi duenarentzat.

Sarrera doan.

Info+ www.euskaraba.com

cartel_lenguasYhablantes

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina