Euskararen Nazioarteko Eguna

iruzkinik ez
euskarak365-gasteiz-2014-txikia

Klik egin argazki gainean/Haz clic en la foto.

Dagoeneko ate-joka dugu abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna. Kontuan hartuta euskararik gabeko Euskal Herririk ezin izan daitekeela, ospakizun-eguna izateaz gain aldarrikapen-egun bilakatu eta aurtengoan edukiz eta formaz beteta, 365 egunez luzatu nahi dugu.


Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) 1949an aldarrikatu zuen Eusko Ikaskuntzak euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna mundu zabalera adierazteko.


2014ean, Eusko Ikaskuntzak euskarari berriro garrantzia eta merezi duen ikusgarritasuna emateko, azalerazteko kanpaina berezia abian jartzen du. Funtsekoa da, beti bezala, jendearen parte hartzea euskararen gainean benetan arreta deitu eta munduan zehar zabal dadin lortzeko. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.


http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/


euskara_nazioarteko_230


El Día Internacional del Euskera (ENE) fue proclamado en 1949 por Eusko Ikaskuntza para dar a conocer  la universalidad del euskera al amplio mundo.

En 2014, Eusko Ikaskuntza- Sociedad de Estudios Vascos quiere darle nuevamente al euskera la importancia y la visibilidad que merece, poniendo en marcha para ello una campaña en que sacarlo a la luz. Es esencial, como siempre, la participación de la gente para hacer del euskera un elemento sobre el que llamar la atención y lograr que se difunda por el mundo. El logo del ENE, diseñado por el artista vasco Nestor Basterretxea en 2005, es el símbolo de identidad de esta efeméride anual.

 


euskararen-eguna-2012-bitxikeriak-1

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina