DENBORAREN MAKINA (1.B)

iruzkinik ez
Kaixo lagunak!
Hona hemen ikastolako 1. B taldekook burubelarri makina bat eraikitzeko asmoz. Maddalenek eta Ferminek, geure lagun maitagarriek, birraitonak asmatutako denboraren makina berreskuratu zuten eta bide batez gu animatu gintuzten beste bat diseinatzen. Primeran pasa genuen eta gainera birziklatzeko materialak zenbat aukera ematen duen ikasi genuen. Ia gustukoa duzuen…



Eta kostata baina bai! Sinestezina izan arren, azkenean Maddalenek eta Ferminek denboraren makina ibiltzea lortu zuten. Lehenengo bidaian dinosauroen garaira ailegatu ziren.

Gogoz landu dugu gai interesgarri hau. Hemen gaituzue eraikitako maketarekin. Hauxe egiteko saioa polita izan zen benetan! Eta aho zabalik gelditu ginen sumendia erupzioan sartu zenean!

 




Agur bero bat

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina