Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2019

AGUR 2019, KAIXO 2020!

Irudia
Kaixo guztioi! Urtea bukatzen ari da eta ospatzeko, plastikan postal batzuk egiten aritu gara.  Gure lana erakutsi eta urte berri, zoriontsu eta alaia opa nahi dizuegu. Beheko argazkian postal gutxi batzuk agertzen dira, baina klaseko guztiek parte hartu dugu. Bakoitzak nahi zuena egin du irudimena erabiliz eta zuen gustukoak izatea espero dugu. Asko disfrutatu, dantzatu, abestu, jan eta…. ondo pasa! mailako ikasleak

GABONAK ETA HEZKIDETZA /LA COEDUCACION PRESENTE EN LAS NAVIDADES

Irudia
Gabonak eta kontsumitzeko joera eskutik doazela ez da berria. Opari garaian, ere, HEZKIDETZA jorratzea gure ardatz nagusietakoa izanik, joko eta jostailu egokiak aukeratzeak duen garrantziaz hausnarketa eragin nahi dugu. Seme-alabentzat jolas eta jostailuak aukeratzeko garaian ondorengo galderak egitea komeni da. Galdera hoiek jolasa hobeto lagunduko digute: Aproposa da haurraren adinerako? Zein gaitasun landuko ditu jolasaren bitartez? Zergatik eskatu du jostailu hori? (moda, iragarkiak ...) Norekin jolas daiteke jostailu horrekin? Era kooperatiboan jolasteko aukera ematen dio? Askotariko erabilerak dituen jostailua da? Zein rol garatzen dira jolasaren bidez? Jolas eta jostailuak aukeratzeko irizpide eta gomendioak Neskak zein mutilak jolasteko modukoa izatea, eta neskak zein mutilak jolasean eroso sentitzea Estereotipo sexisten transmisioa saihestea Gainerako haurrekin jolasteko aukera ematea, eta berdinen arteko harremanak indartzea Haurren arteko kom...

EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA

Irudia
GABONETAN ERE... EUSKARA OPARITU / TAMBIEN EN NAVIDADES ... REGALALES EUSKERA EUSKARA OPARITU Gure seme-alabek euskararekin harreman handia eta positiboa eduki dezaten ahalegindu behar dugu. Gaztelaniarekin ziur horrela izango dela: produktuak asko dira (jostailuak, bideoak...), erreferenteak asko dira (musikariak, aktoreak, kirolariak...), eta abar. Euskarak ere baditu produktuak eta erreferenteak. Gero eta gehiago. Baina batzuetan zailagoa izaten da horiek ezagutzea eta horietara iristea. Benetan da garrantzitsua gure seme-alabentzat euskararekin harreman handia eta positiboa edukitzea. Euskara gauza positibo eta erakargarriekin lotzea lortu behar dugu. Lan horretan txikiak direnean hasi behar dugu. Euskararekiko aktiboak izan behar dugu eta aukera dugunean euskarazko produktuak hautatu. Ez dizuegu proposatzen euskaraz soilik oparitzea. Euskaraz oparitzeko aukera duzuenean horren alde egitea baizik. http://www.katalogoa.eus/produktuak/liburuak REGALALES EUSKERA Es i...

AINTZINAROA

Irudia
Abenduan 5.Mailan Historiari buruzko hainbat gauza ikasi egin dugu. Informazioa bilatzeko Chromebook-ak erabili ditugu. Ondoren, programa bat (Google Presentaciones) erabiliz ikaskide aurrean gure lana aurkeztu dugu. Hau da adibide bat. 

ADI!!! TXUTXU-MUTXU IRRATSAIO BERRIA

Irudia
  Entzun ezazu TXUTXUMUTXU irratsaioaren orrialdean / Puedes oírlo en la página de TXUTXUMUTXU irratsaioa.

MARRAZKILARIEN TXOKOA

Irudia
Marrazki guzti hauen artetik Ikastolako egutegian ikusi ahal izango ditugun batzuk aukeratu dira. Hautaketa zaila izan da, denak oso onak baitira. Begira, begira zein politak diren! 

5 URTEKO HAURRAK UDAKO FRUITUAK JASOTZEN

Irudia


EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN EGUNA

Irudia


JANTZI BETAURREKO MOREAK

Irudia
    Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko orrialdean berriak irakurtzeko aukerarik ez galdu! Novedades en la página dedicada a la coeducación y la prevención de la violencia de género en el sistema educativo

ODONEKO MUSIKARIAK

Irudia
Kaixo lagunok! Santa Zezilia eguna heldu zaigu, musikarien eguna.  Ikusi duzuen moduan, 6. mailako ikaskide batzuk ikastolako sarreretan jotzen aritu gara.  Eguraldia triste egon arren,  musikak eguna alaitu du. Hemen dituzue argazki batzuk.

MENDIKO IRTEERA

Irudia

DENOK ZU

https://youtu.be/zMXoU_EBC7E

ALDE ZAHARREAN

Irudia
Kaixo lagunak! Bigarren A-ko ikasleak gara eta azaroaren 14an irteera bat egin genuen Gasteizko Alde Zaharra ikusteko. Izan ere, Txanelan Erdi Aroa ikasten ari gara eta gelan ezagututako garai horretako jauregiak, dorretxeak, elizak… gertutik aztertu nahi genituen. Ondo ondo pasa genuen eta ikusitako guztia asko gustatu zitzaigun!!! Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk eta irteeraren inguruan egindako idazlantxoak!!!                   Gainera, hurrengo egunean (azaroaren 15ean) lehenengo ziklo guztia Lunatikus Cirkur antzerkia ikustera joan ginen eta guk egindako ikusle kuxkuxeroen betaurrekoak jantzi genituen!! Begira zein dotore gauden!!!

GURASO ESKOLA/ESCUELA DE MADRES Y PADRES

Irudia

BILAKATU ZEN BIZIGAI

Irudia
Kaixo! Gu seigarren mailako ikasleak gara eta txanelako lehenengo gaian zer egin dugun azalduko dizuegu. Gaia bukatu genuenean bikoteka jarri ginen aurkezpen bat egiteko. Bikote bakoitzak gai bat zuen (sumendiak, glaziarrak…). Bikoteak egin eta gero bakoitzak bere gaiaren informazioa jartzen zuen bere diapositiban. Hori dena elkartu ondoren, aurkezpen bat sortu genuen. Bukatu genuenean 4.B-ko ikasleei erakutsi genien. Oso ondo pasatu genuen. Hurrengo astean txango bat egin genuen Arrikrutz haitzulora (Oñatin). Hara heltzerakoan, haitzuloen inguruko bideo bat ipini ziguten. Bi klaseak banatu ondoren, haitzuloa ikusteko momentua heldu zen. Oso interesgarria egia esan. Hartzak, lehoiak, estalaktitak, estalagmitak… Azalpen ugari jaso genuen oso baliagarria, Euskal natura hobeto ezagutzeko. Irteera ederra, bai! Errepikatzeko modukoa! [video width="1920" height="1080" mp4="http://www.blog.odondeapraiz.net/wp-content/uploads/2019/11/6.mailako-bideoa.mp4"][/video]...

BI ALTXOR

Irudia
Ipuinetako pertsonaiak hiltzea, jatea…? Gogoeta bat eta bi liburu eder Publicado el   septiembre 24, 2019 por   abarquin   Bi altxor hauek liburu dendan aurkitu nituen goizean, duela egun batzuk, saltoka eta pozez gainezka itzuli nintzen etxera, nire erosketa berrien poltsarekin. Ze onak, arranopola. Umeek gozatuko dituzte, baina nagusiok are gehiago. Haur literatura onarekin gertatzen den bezala, album hauek, testua laburra izan arren, irakurketa maila desberdinak eskaintzen dizkiote irakurle prestatuari. Liburuok ez daukate zer ikusirik haien artean. Di-da aurkeztuko ditut. Haietako bat ipuin klasikoa da, idazle klasiko batena. David McKee da egilea eta  Orain ez, Beñat  titulua du (Pamiela, 2019. Itzultzailea: Eva Linazasoro).  Originalki 1980an argitaratu zen baina, 40 urteren ondoren, ez du inolaz ere gaurkotasunik galdu.  Liburuan ikusten dugu Beñat protagonista bere gurasoen arreta lortzen saiatzen dela, baina lanpetuta eta distraituta daude biak, eta tituluan agertzen den esald...

JANTZI BETAURREKO MOREAK

Irudia
Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko orrialdean berriak irakurtzeko aukerarik ez galdu! Novedades en la página dedicada a la coeducación y la prevención de la violencia de género en el sistema educativo

GAU BELTZA

[video width="1920" height="1080" mp4="http://www.blog.odondeapraiz.net/wp-content/uploads/2019/11/gau-beltza.mp4"][/video]

GURASO ESKOLA/ESCUELA DE MADRES Y PADRES

Irudia
   

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

Irudia

CUENTOS PARA COEDUCAR/Bazen bitan… betiko ipuinei ikuspegi berria

Irudia
JANTZI BETAURREKO MOREAK Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko orrialdean berriak irakurtzeko aukerarik ez galdu! Novedades en la página dedicada a la coeducación y la prevención de la violencia de género en el sistema educativo  

BUELTATU GARA!!!!!!

Irudia

ONDO PASA OPORRETAN

Irudia
         Irailaren 9an bueltatuko gara 2019/2020 ikasturteari ongietorria emateko ! 

OPORRETAN ERE ESKAINI EUSKARA/OFRÉCELES EUSKARA TAMBIÉN EN VERANO

Oporretan Ere Eskaini Euskara / Ofréceles euskera también en verano Leer más publicaciones en Calaméo

LIBURU GOMENDATUAK/LIBROS RECOMENDADOS

Irudia
Hona hemen uda honetarako udan irakurtzeko proposatzen ditugun liburuen triptikoa. Os presentamos el tríptico de libros recomendados para este verano.  

IKUSI ARTE!!!!

Irudia
    AURTEN IZAN ZARETE ODONGO ZAHARRENAK HURRENGO URTEAN BERRIZ ZUEK TXIKIENAK   BERTSOAK EGIN DITUGU ZUEK AGURTZEKO ODON DE APRAIZ IKASTOLA INOIZ EZ AHAZTEKO   HIZKUNTZA EDER HONEKIN BERTSOAK KANTATU OPARI POLITENA EUSKARAZ MINTZATU   INSTITUTUAN ERE EUSKALDUN SENTITU KALEAN ZEIN ETXEAN BETI PRAKTIKATU   (2018-2019 ikasturtea) Doinua: Pasaiako plazatik

ANIMALIEN MUNDUA

Irudia
LH 2Ako ikasleak animalien munduan sartuta egon dira eta bere lana erakutsi nahi dizuete. Opor zoriontsuak izan eta naturaz gozatu!!!!! 

2. MAILAKOEN HISTORIO ZORAGARRIAK

2 Mailakoen Istorioak Leer más publicaciones en Calaméo

JOLASTU 4BKOEKIN!!!!!!

Irudia


TXAPELDUN!!!!!!

Irudia
Zorionak Iraitz! 2.mailako ikasleek Beñat Etxepareko marrazketa lehiaketan parte hartu zuten. Antzerkian ikusitako marrazki bat egin behar zuten. Ikasle guztiek lan bikaina egin zuten, hortaz, gure ikasle batek, Iraitz, saria jaso du. Hemen argazki batzuk dituzue:

ARMENTIAN SORGINAREN BILA

Irudia


3 URTEKOAK JUNGITUN

Irudia
Kaixo, familiak 3 urtekoak Jungitura joan gara Koko eta Zuriñe sorginen bila. Beraiek ez ditugu aurkitu, baina laguntxoak bai. ZORAGARRIA IZAN DA!!!!!

ODON 6ko hauteskunde-kanpaina

Irudia
Aurten, 2019an, hauteskundeak gora eta hauteskundeak behera ibili dira bai Espainiako Estatu mailan baita Euskal Autonomia Erkidegoa n ere. 6.mailetan "gure debate politikoa" sortu dugu eta horretarako zer hobeago 18 urtetan politikan aritu izan den Iñaki Gerenabarrenarekin hitzalditxo bat egitea baino. Eskerrik asko etortzeagatik! Hitzaldian hainbat gauzataz aritu izan zen: politikariek nola prestatzen duten kanpaina; itxuraren, musikaren eta kolorearen garrantzia; esloganaren aukeraketa; eta jendearen aurrean nola azaldu. Honekin batera bere ibilbidea eta beste hainbat bitxikeri kontatu zigun, eta ere bai zer nolako politikariekin egin duen topo. Orain gure txanda da. Gure gelan gure alderdi politikoak sortu ditugu eta gure hauteskunde-kanpaina martxan ipini dugu. Ea nork bere ideiak hobeto defendatzen duen eta, azkenean, ea nork irabazten duen. Zorte on denoi!

BARATZAN LANEAN

Irudia

ALTXORRAREN BILA OLARIZUKO PARKEAN

Irudia
GU 4. A. MAILAKO IKASLEAK GARA ETA AURREKO OSTIRALEAN MAIATZAK 31. OLARIZUKO LORATEGI BOTANIKOAN IZAN GINEN ALTXORRAREN BILA JOLASA BURUTZEN. LEHENENGO INGURUNEA BISITATU GENUEN ETA BERTAKO LANDARE ETA ZUHAITZ DESBERDINAK IKUSI AHAL IZAN GENITUEN. ONDORENPISTA EDO FROGA JOLASA BURUTUKO GENUEN. PISTAK LORTZEKO TALDE-LANA EZINBESTEKOA IZAN ZEN, ETA HORREN TRUKE, KOMUNITATE ETA PARTE-HARTZAILE LANAREN SARIA JASO GENUEN. FROGAK GAINDITU ONDOREN ETA HAUEN ERANTZUNAK ASMATU GENITUENEAN “EGURREZKO KUTXA SEKRETUAREN” BILA ABIATU GINEN, ASKO KOSTATU ZITZAIGUN AURKITZEA BAINA AZKENEN LORTU GENUEN. “BOMNERANG” IZENEKO ARGAZKI ASKO ATERA GENITUEN EA GUSTATZEN ZAIZUEN EMAITZA!

ARABAKO LAUTADAN

GU 4. MAILAKO IKASLEAK GARA ETA JADA URRUTI GELDITZEN DEN URRIAREN 16AN ARABAKO LAUTADA RA  EGIN GENUEN IRTEERA. ASKO HAZI GARA ORDUTIK ONA BAINA OSO ONDO PASATU GENUENEZ ETA ARGAZKI MORDOA DAUKAGUNEZ GORDETA EGOKIA IRUDITU ZAIGU BLOGEAN ESKEGITZEA. ESPERO DUGU ZUEN GUSTUKOA IZATEA!! https://youtu.be/j9abhIgnln0

TXAPELDUNAK!

Irudia
Kaixo lagunok! Gu 2.maila Bko ikasleak gara eta ipuin bat idatzi dugu denon artean, “Sugar munduan zehar” deitzen da. Ipuin hori grabatu eta Gorbei irratiko Txikiklub saioak antolatu zuen ipuin lehiaketara bidali genuen. Ipuin oso politak aurkeztu ziren eta gurea 3.postuan sailkatu zen. Ostiralean gelako batzuk saria jasotzera joan ziren eta ikastolara ekarri dugu. Hemen gure poz aurpegien argazki bat eta ipuina entzun dezazuen. Zuen gustokoa izatea espero dugu! Ondo pasa entzuten! Agur eta ondo segi! [audio mp3="http://www.blog.odondeapraiz.net/wp-content/uploads/2019/06/Sugar-Munduan-Zehar-2.mp3"][/audio]

ARTIUM MUSEOAN

GU  4. A IKASLEAK GARA ETA AURREKO ASTEAZKENEAN MAIATZAK 29 GASTEIZKO ARTIUM MUSEOAN IZAN GINEN. MUSEOKO HAINBAT ARTELAN IKUSI ETA GERO ESKULAN BATZUK EGITERA JOAN GINEN. OSO ONDO PASATU GENUEN ETA ARTISTA HANDIAK GARELA KONTURATU GINEN!!! https://youtu.be/ZmkgbrG90jE

SASTARRAIN BASERRI ESKOLAN

GU 4. MAILAKO IKASLEAK GARA ETA MAIATZAREN 6AN SASTARRAINEKO BASERRI ESKOLARA JOAN GINEN 2 EGUN PASATZERA. OSO ONDO PASATU GENUEN: OGIA EGIN GENUEN, EKAITZIKI KOBAZULOA BISITATU GENUEN ETA GAUEAN GAU BELAN PRIMERAN IBILI GINEN, DANTZA ETA DANTZA! ESPERIENTZIA POLITA IZAN ZEN ETA ESPERO DUGU DATORREN URTEAN ERE ERREPIKATZEA!! https://youtu.be/tVGLIMpcXdw

ODON KANTUZ

https://youtu.be/3kKSFvH02Fo

ADI!!! TXUTXU-MUTXU IRRATSAIO BERRIA

Irudia
Entzun ezazu TXUTXUMUTXU irratsaioaren orrialdean/ Puedes oírlo en la página de TXUTXUMUTXU irratsaioa.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Irudia
Ekainaren 2an Errenterian ospatuko dugu Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaia. Egitaraua sei gunetan antolatuta egongo da eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera paregabea izango da. El día 2 de junio celebraremos la 28ª edición de la Fiesta de la Escuela Pública Vasca en Errenteria. La programación se dividirá en 6 zonas dónde podremos disfrutar de diversas actividades. https://www.youtube.com/watch?v=oyXIYogWNKs

LIMOIZKO BIZKOTXOA

https://www.youtube.com/watch?v=8vK5wJXqh3g&feature=youtu.be

3 eta 5 urteko ikasleei ekosistemak aurkezten

Irudia
Kaixo guztioi! LH 5. mailako ikasleak gara eta aste honetan 3 eta 5 urteko ikasleei bisita bat egitera joan ginen. Izan ere, ekosistema desberdineko proiektu bat egin dugu duela gutxi. Gainera 3 eta 5 urtekoek animaliak ikasten ari direnez, beraiei erakustea bururatu zitzaigun. 5Bko ikasle batzuk beraien lana 5 urteko ikasleei aurkezten Mota askotako ekosistemak egin ditugu: tropikalak, basamortuak, kostaldeak, etab. Maketak egiteko erabili ditugun materialak plastilina, kartulinak, kartoiak eta margoak izan dira. 5Ako ikasle batzuk beraien lana 3 urteko ikasleei aurkezten Asko disfrutatu genuen ekosistema hauek egiten, eta are gehiago 3 eta 5 urtekoei erakusten, oso ondo portatu zirelako. Espero dugu gure azalpena entretenigarria ez ezik lagungarria ere izatea 3 eta 5 urtekoentzat.