ESNEA JOSTAGARRI

iruzkinik ez
Behar dituzu
- Baso erdi bat esne
- 3 koilarakada ozpin
- Kafea iragazteko papera
Zer egin
1. Lehenik eta behin, garbitu ongi eskuak!
2. Esneari 3 koilarakada ozpin gehitu. Esneak gantz asko baldin badu, hobeto!
3. Hara zer gertatu den: likido argi batean igerian, forma zuri batzuk ikus daitezke
4. Hori paperezko iragazkitik pasatu, eta likidoa eta “igerilariak” bereiziko dituzu.
5. Neska-mutil fina bazara ere, har ezazu eskuan solido zuria, ikusiko duzu zer gozamena!

Zer gertatu da?
Esnea gantzak eta proteinak dituen nahaste bat da. Proteinek gantza estaltzen dute,eta, gantz-tantek elkarrekin egon nahi badute ere, proteinek ez diete uzten, oso negatiboak direlako; besteetatik urruti egon nahi dute beti.
Baina ozpina oso positiboa da, eta proteinak, hain negatiboa izanik, erakarri egiten du. Negatiboa eta positiboa elkartzen direnean, bakeak egiten dituzte, eta, horrela, gantzak elkartu egin daitezke (koagulatu egiten dira).
Esnea galdu egin dela esaten da orduan!

https://bizilabe.elhuyar.eus/eu/media/esperimentuen-pdf-ak/esnea-jostagarri.pdf

 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina