HIRU DIMENTSIOETAN IKUSTEKO BISOREA
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
MATERIALAK
- Kalkatzeko paper zati bat
- Arkatza
- Kartoi mehe bat, beltza
- Guraizeak
- Paisaien argazkiak edo marrazkiak
NOLA EGITEN DA?
- Kalkatu gurutze bat, marrazkian ikusten den bezala, 30 x 20 cm-ko kartoi mehe beltz batean.
- Moztu gurutzea guraizeekin.
- Jarri argazki edo marrazkia mahai batean, eta eutsi kartoi meheari irudian ikusten den bezala.
- Begiratu irudiari segundo batzuez gurutzean zehar, begiak kliskatu gabe.
ZER GERTATUKO DA?
Harrigarria! Irudi laua 3 dimentsiotan ikusten da!
NOLA LITEKE?
Burmuina ohituta dago irudiak 3 dimentsiotan ikusten. Gurutzearen formak argazkiaren ertzak estaltzen dituenez, zure garuna ez da konturatzen irudia laua dela eta benetako paisaia balitz bezala eta 3 dimentsio balitu bezala interpretatzen du. Ilusio optiko bat da.
http://www.esperimentuak.eus/project/hiru-dimentsiotan-ikusteko-bisorea/
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina