ESPERIMENTUA
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
- Kartoi bat
- Paper bat
- Arkatza edo errotulagailua
- Lokarri edo zotz bat
NOLA EGITEN DA?
- Hasteko, moztu kartoizko zirkulu bat eta kartoizkoaren neurri bereko paperezko bi zirkulu.
- Egin marrazki bat paperezko zirkulu horietako bakoitzean. Marraztu kaiola zirkulu batean, eta txoria, bestean.
- Orain, itsatsi marrazkien paperak kartoiaren alde banatan. Kontuan hartu taumatropoa lokarri batez birarazi behar baduzu, marrazkietako bat buruz gora eta bestea buruz behera itsatsi behar dituzula; izan ere, zirkulua gora eta behera biratuko da. Aldiz, egurrezko zotz bat erabili nahi baduzu, itsatsi biak berdin orientatuta, zirkulua ezker-eskuin biratuko baita.
- Itsatsi lokarria edo zotza bi marrazkien artean, zirkulua bitan erdibituta gelditzeko moduan.
- Eta, orain, birarazi, eta gozatu emaitzaz!
http://www.esperimentuak.eus/project/taumatropoa/
- Lortu esteka
- X
- Helbide elektronikoa
- Beste aplikazio batzuetan
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina