Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: 2014

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

Irudia
  ZORIONAK ETA URTE BERRI ON OPA DIZUEGU BIHOTZ-BIHOTZEZ!!!  

Gabonetarako liburu selekzioa

Irudia
  Gurekin Olentzero da zoragarria gure aurpegian beti jartzen du irria horrela Gabonetan pozik da herria Gabon zaharra ta gero da urte berria. Aurten, betiko moduan, EOEK Programaren arduradunek Gabonetarako egindako liburu selekzioa aurkezten dugu. Bilaketa bai euskerazko materialan bai gaztelaniazko materialan izan da eta adin guztietarako aukeratu da . http://issuu.com/acexeuskadi/docs/gomendatuak_2014_negua_1_/0 Este año, como es habitual, presentamos la recomendación de libros , seleccionados por responsables del Programa ACEX, para esta Navidad. Se ha realizado una búsqueda tanto del material en  euskera como en castellano y para todas las edades.  

DENBORAREN MAKINA (1.A)

Irudia
Aupa, lagunok! Begira, begira nola aritu ginen 1. A-kook gure makinak elkarlanean eraikitzen! Eta adi musikari, baietz harrapatu erlojuaren ibilera!     Aupa, lagunok! Hori da pagotxa, gure lagun Maddalenen eta Ferminen denboraren makina hori! Dinosauroen munduraino bidaiatu ostean, begira nola saiatu ginen 1. mailakook garai hura maketa baten bidez irudikatzen! Gustatzen?

DENBORAREN MAKINA (1.B)

Irudia
Kaixo lagunak! Hona hemen ikastolako 1. B taldekook burubelarri makina bat eraikitzeko asmoz. Maddalenek eta Ferminek, geure lagun maitagarriek, birraitonak asmatutako denboraren makina berreskuratu zuten eta bide batez gu animatu gintuzten beste bat diseinatzen. Primeran pasa genuen eta gainera birziklatzeko materialak zenbat aukera ematen duen ikasi genuen. Ia gustukoa duzuen… Eta kostata baina bai! Sinestezina izan arren, azkenean Maddalenek eta Ferminek denboraren makina ibiltzea lortu zuten. Lehenengo bidaian dinosauroen garaira ailegatu ziren. Gogoz landu dugu gai interesgarri hau. Hemen gaituzue eraikitako maketarekin. Hauxe egiteko saioa polita izan zen benetan! Eta aho zabalik gelditu ginen sumendia erupzioan sartu zenean!   Agur bero bat

BENETAKO IGELA

Bazen behin igel, igel hutsa, izan nahi zuen igela. Horretan ahalegintzen zen egun oroz. Hasieran, ispilua erosi eta orduak ematen zituen bere buruari begira, bere benetakotasunarenbila. Batzuetan aurkitzen zuela uste izaten zuen, beste askotan, berriz, ez. Egunaren, unearen, aldartearen,edo auskalo zeren arabera! Jardutez, ordea, nekatu eta kutxan bildu zuen ispilua. Jendearen iritzien bidez baino ez zuela bere igeltasun maila argituko iriztera ailegatu zen gero. Hortaz, irudia, itxura larregi zaintzen hasi zen. Orain soineko hau, gero orrazkera hori… Denetarik, besteek igel huts-hutsa zela uste ote zuten jakiteko. Egun batean, hankak bereziki miresten zizkiotela jakin zuen. Denbora galdu gabe, txinga, salto eta beste hainbat ariketaren bidez, hanken giharrak lantzen hasi zen haiek bikainago izateko. Aurrera egin ahala, jendearen txaloak gero eta ozenkiago sumatzen zituen. Bero-bero zebilen besteen onarpenaren bila itsututa. Edozer egiteko prest. Baita hankak erauzteko ere, besteei ja...

JOKOAK ETA JOSTAILUAK

Irudia
Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko orrialdean berriak irakurtzeko aukerarik ez galdu! Novedades en la página dedicada a la coeducación y la prevención de la violencia de género en el sistema educativo.

EUSKARAREN AGENDA

Irudia
Euskararen agenda Euskararen agenda konsultatzeko klikatu  HEMEN. Euskararen agenda Para consultar la agenda del euskera haz click  AQUÍ.         Egin klik argazkian agenda ikusteko / Haz clic en la foto para poder ver la agenda Udal Kultur Agenda Hurrengo loturan Gasteizko Udalak antolatzen dituen ekintzen berri ikus dezakezue: GASTEIZKO AGENDA . Agenda cultural de Vitoria-Gasteiz En el siguiente enlace se puede ver la relación de actividades culturales que organiza el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz: AGENDA MUNICIPAL  

ARABAKO HIZKUNTZAK ETA HIZTUNAK MUNDU ELEANITZEAN

Irudia
Datorren abenduaren asteazkena eta ostegunean, ARABAKO HIZKUNTZAK ETA HIZTUNAK  MUNDU ELEANITZEAN izeneko jardunaldiak izango dira Artium Museoaren konferentzia gelan, Arabako Foru Aldundiak antolatuta.   Abenduaren 17an , asteazkenean, hizkuntzak izango dira ardatz.  Joakin Gorrotxategi k  “ Arabako (eta inguruko) hizkuntzak antzinatean” ; Koldo Zuazo k “ Arabaren lekua euskalkien sorkuntzan ”; eta, Elena Martinez de Madina k “ Arabako toponimia: gure hizkuntzen lekuko ”. Jarraian, Gidor Bilbao, hizkuntzen ataleko koordinatzailea, hiru hizlariekin  mahai-ingurua moderatzeaz arduratuko da.   Abenduaren 18an, ostegunean, hiztunak izango dira jardunaldiaren berbagai. Horretarako, lehen txanda Jose Mari Velez de Mendizabal ena izango da, bizitakoak gogora ekarrita “ Hiztunak Arabako gizarte desberdinetan XX. mendean ” izeneko saioan. Ondoren, Iñaki Martinez de Luna k “ Arabako hiztunak XXI. Mendeko eleaniztasunean ” gaiarekin gaurtik gerorakoak plazaratuko ditu. Hirugarrenik,...

Gabonetan ere... BERDINTASUNEAN jolastu, BERDINTASUNEAN bizi

Jostailuen EROSKETA ez da haurren nahien zerrenda bat izan behar. Erosketa horiek egiten dituen pertsona edo pertsonek modu AKTIBOAN bideratu behar dute, ekintza ezberderdinak barne hartzen dituen erosketa, alegia. Dekalogoan zehar azpimarratzen diren oinarriak erosketa aktiboaren inguruan, hauek dira: . Aukeratu . Ekidin . Bilatu . Azpimarratu . Entzun . Ulertu Ekimen guzti hauek EROSKETA EGOKIA ETA AKTIBOA bilatzen dute. Betiere, haurren beharrak kontutan hartuz, eta helduen ikaskuntza nahiak barneratuz. Modu honetan, jostailu, joko eta ipuinen bitartez, tolerantzia , errespetua, lankidetza, taldeko lana eta Berdintasuna ren inguiruko ikaskuntza eta jokabideak indartuz. Jokua  bere hezkuntza ahalmena dela eta, hezi, informatu eta jarraipena bideratzeko tresna ezin hobea dugu, geure haurren garapenean eta hazkuntzan oinarri diren gakoak indartzeko. Betebehar honi aurre egiteko, Gabonetan erosketa egokiak eta ez sexistak bideratzeko dekalogoa bideratu dugu. Dekalogoa (I) Dekalo...

LOMCErik gabeko herria

Irudia
Irakur ezazu LOMCE orrialdean/ Puedes leerlo en la página de LOMCE.

EUSKARAREN AGENDA

Irudia
Euskararen agenda Euskararen agenda konsultatzeko klikatu  HEMEN. Euskararen agenda Para consultar la agenda del euskera haz click  AQUÍ. Udal Kultur Agenda Hurrengo loturan Gasteizko Udalak antolatzen dituen ekintzen berri ikus dezakezue: GASTEIZKO AGENDA . Agenda cultural de Vitoria-Gasteiz En el siguiente enlace se puede ver la relación de actividades culturales que organiza el Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz: AGENDA MUNICIPAL             Egin klik argazkian agenda ikusteko / Haz clic en la foto para poder ver la agenda Oihaneder Euskararen Etxea aisialdiari eta kulturgintzari lotutako topagune naturala da, eta Gasteizko Kafe Antzokia egitasmoaren oinarrietako bat. Euskara du ardatz, eta euskarazko adierazpide artistiko ororen erakusleihoa da. Kulturgune eta sorgune izateko bokazioarekin jaio da. Sortzaileen elkargunea da, formaziorako espazioa, eta batez ere euskaltzale zein kulturzale guztion erreferentea. Arnasgunea da, euskarari arnasa ematen baiti...

Nobedade askorekin dator aurten ere Durangoko Azoka

Irudia
Durangoko Azoka euskal kulturgintzaren bilgune bihurtuko da, urtero moduan, abendu hasieran, aurten 5etik 8ra . 500 sortzaileren nobedadeak aurkeztuko dira bertan eta 150 ekitaldi burutuko dira, hala nola, zuzeneko emanaldiak, solasaldiak, hitzaldiak eta irakurketak. Euskal liburu eta disko azokaren aurtengo edizioa, 49.ena, nobedadeekin dator, gainera. Liburu eta diskoen autoekoizpenerako gune berri bat sortu da, baita gogoetarako beste bat ere, eta instagram argazki lehiaketa bat antolatu da. Aurtengo edizioak iaz baino zazpi erakusmahai gehiago izango ditu, 245 guztira. Okzitaniako kultura izango da gonbidatua eta Anuntxi Arana euskal mitologian adituari emango zaio Argizaiola saria. La Durangoko Azoka es la feria cultural más importante de Euskal Herria, se celebra del 5 al 8  de diciembre y supone una cita ineludible.Escritores, músicos, amantes de la cultura, euskaltzales, medios de comunicación…todos miran a Durango en diciembre. Una imagen pintada a mano por la artista donost...

ADI!!! TXUTXU-MUTXU IRRATSAIO BERRIA

Irudia
  Entzun ezazu TXUTXUMUTXU irratsaioaren orrialdean/ Puedes oírlo en la página de TXUTXUMUTXU irratsaioa.  

Euskararen Nazioarteko Eguna

Irudia
Klik egin argazki gainean/ Haz clic en la foto. Dagoeneko ate-joka dugu abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna. Kontuan hartuta euskararik gabeko Euskal Herririk ezin izan daitekeela, ospakizun-eguna izateaz gain aldarrikapen-egun bilakatu eta aurtengoan edukiz eta formaz beteta, 365 egunez luzatu nahi dugu. Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) 1949an aldarrikatu zuen Eusko Ikaskuntzak euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna mundu zabalera adierazteko. 2014ean, Eusko Ikaskuntzak euskarari berriro garrantzia eta merezi duen ikusgarritasuna emateko, azalerazteko kanpaina berezia abian jartzen du. Funtsekoa da, beti bezala, jendearen parte hartzea euskararen gainean benetan arreta deitu eta munduan zehar zabal dadin lortzeko. Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra. http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/ El Día Internacional del Euskera (ENE) fue proclamado en 1949 por Eusko Ikaskuntza para...

EUSKARAREN AGENDA

Urteko azken hilabetean ere EUSKARAREN AGENDAn ekintza ugari dago lagunekin, bakarrik, familia giroan... euskaraz ondo pasatzeko! En Diciembre encontraremos en EUSKARAREN AGENDA muchas actividades en euskera para realizar solos/as con amigas y amigos, con la familia... ABENDUKO Euskararen Agenda · 2014 Twitter: @euskaragenda * Ekitaldi baten informazioa Euskararen Agendan agertzeko: agenda@hirinet.net Euskararen Agenda paperean ere banatzen da Gasteizen (2000 triptiko eta 200 kartel) Euskararen orrialdean klikatu / Haz clic en la página Euskararen agenda

ALEA Arabako aldizkaria

Irudia
  Larunbatean ALEA Arabako aldizkaria aurkeztu zen Oihaneder Euskararen Etxean. El pasado sábado se presentó en Oihaneder ALEA Arabako aldizkaria. Klik egin argazki gainean/ Haz clic en la foto.

ATSOTITZAK

Irudia
Abenduko eguna, argitu orduko iluna. Abenduko elurrak hotz luzeak ditu. Abenduko lainoa, euria eta hegoa. Abenduko beroak es du laborarien poltsa berotzen. Goiz negu, bi negu.

EUSKARAREN AGENDA: Azaroak 29 eta 30

Irudia
  Azaroak 29, LARUNBATA Euskararen nazioarteko egunaren inguruan Udalak hainbat eragilerekin batera antolatutako jarduera baten berri ematera gatoz. Atxikita doakizue afixa. Mesedez, interesgarria iruditzen bazaizue, zabaldu informazioa. Mila esker ENE KANTAK kontzertua Jimmy Jazz aretoan, azaroaren 29an. Bi saio izango dira, 12:00etan eta 18:00 Gomendatutako adina: 2-10 urte Gonbidapenak noiz eta non jaso: OIHANEDER EUSKARAREN ETXEAN Astelehena 25:11:00-14:00 Asteartetik aurrera: 11:00-14:00 eta 18:00-21:00 HOR DAGO! TABERNAN Asteartetik aurrera: 11:00-23:00 El ayuntamiento junto a otras asociaciones y personas han organizado la actividad Concierto para niños y niñas entre 2 y 10 años Mis Canciones. Para el viernes 29 en la sala Jimmy jazz. Habrá dos sesiones: una a las 12:00 y la otra a las 18:00 La invitaciones se pueden recoger en: OIHANEDER EUSKARAREN ETXEAN (MONTEHERMOSO) A partir de hoy martes de 11:00 a 14:00 y de 18:00 a 21:00 HOR DAGO! TABERNAN A partir de hoy martes...

GURE KOMIKIAK

4.mailan amerindiarrei buruzko komikiak egin ditugun. Ea gustukoak dituzuen! En 4º hemos hecho estos cómics sobre los indios americanos. Esperamos que os gusten.

ARMENTIAKO BASOAN

Irudia
4 urtekook Armentia Basoan ibili ginen bazter guztiak arakatzen. Txirritxen etxea aurkitu eta sorginaren kapela eta sudurra ikusi genituen. A ze poza! Eguraldi paregabea izan genuen eta zoragarri egon ginen. Hurrengoaren zain gaude!!

Hitzaldia: 'Los tabúes en la literatura infantil'

Irudia
  Azaroaren 26an, 19:00etan guraso eta hezitzaileentzako hitzaldi bat izango da Arriagako gizarte etxeko liburutegian: "Los tabúes en la literatura infantil". Hizlaria, Txabi Arnal izango da, idazlea eta irakaslea. Gaztelaniaz eta sarrera librea. Informazio gehiago HEMEN. El 26 de noviembre, a las 19:00 en la biblioteca del centro cívico Arriaga habrá una charla sobre "Los tabúes en la literatura infantil" con el escritor de literatura infantil y profesor Txabi Arnal. Será en castellano y la entrada es libre. Más información AQUÍ.

Emakumeen aurkako indarkeriari EZ

Irudia
   Azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna ospatzen da. Ikastolan berdintasuna eta bortzikeriaren aurkako baloreak indartzen  saiatzen gara eta ikasleen heziketan  parte hartzen dugun guztiok  landu beharko dugu bakoitzak gure esparruan(irakasleak, gurasoak, hezitzaileak, atezaina, jantokiko langileak, garbitzaileak…)   Hoy, día 25 de noviembre, se celebra el Día contra la violencia de género. En la ikastola consideramos que la igualdad y la no violencia son valores a destacar en la educación de nuestras alumnas y alumnos y a trabajar por todas las personas implicadas en su educación (familias, profesorado, educadores/as, conserje, trabajadores y trabajadoras del comedor, limpiadoras…) Azaroak-25.pdf .     About these ads

JOLASA BAINO GEHIAGO

Irudia
Azaroak 25, ASTEARTEA 18.30 - 19.00 “Banaka edota elkarrekin, guztiok gara eragile”. Iñaki Eizmendi. Ebete 19.00 - 19.45 Gasteizko aisialdi euskalduna aberasten. Beharrak eta aukerak. Talde lana 19.45 - 20.15 Zertan dabiltza Gasteiztik kanpo? Esperientzia baliagarriak • Iruñeko Karrikaluze Elkartea • Arrasateko Txatxilipurdi Elkartea • Getxoko Egizu Elkartea • Durangoko Berbaro Elkartea 20.15 - 20.30 Gasteizko aisialdi foroaren aurkezpena Alex Vadillo. Gasteizko Udalaren Euskara Zerbitzua Jolasa baino gehiago. Egitaraua.

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Irudia
  AZAROAK 23 BESTE URTE BATEZ, HEMEN GAITUZUE GURE LAN BERRIAREKIN Aurten Buesa Arena Pabilioian egongo gara, beti bezala bi saio izango ditugu bata 12:00 eta bestea 17:30etan Sarrerak salgai bibe.me/ekitaldiak-katxiporreta  web gunean edo Aixikira, Arana ta Zadorra Aek euskaltegietan, ta AEMARreko bulegoan ( Ordutegiak    http://www.katxiporreta en kontsultatu)   23 de noviembre Lugar: pabellón Buesa Arena Hora: a las  12:00  y a las 17:30 Entradas:  bibe.me/ekitaldiak-katxiporreta Más información: http://www.katxiporreta

EUSKARAREN AGENDA

Irudia
Azaroak 18 eta 20 "Ixeba Tekla" Musika Xabier Lizaso pianojoleak haurrak musikarekin jolasten jartzen ditu emanaldian. Haurrak eta musika dira protagonista , ez pianojolea. Kantatuz bukatuko da kontzertua eta kantatuz joango dira etxera. Noiz, non? AZAROAren 18an, asteartean, 18.00etan Ibaiondo gizarte etxean AZAROAren 20an, ostegunean, 18.00etan, Pilarreko gizarte etxean Antolatzailea: Gasteizko Udal Liburutegi sarea Informazio gehiago: Gasteizko Udaleko ataria Azaroak 22, larunbata 'Lorategian' Teatro Paraiso antzerkia Haurtzarotik, haurrak irudien munduan murgilduta egoten dira, nahiz eta gehienetan modu pasiboan egin. Gure lorategian, antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak nahasten dira ikusleei jolas-ikusmena eta ikusmen aktibo bizipena proposatuz. Noiz? AZAROAren 22an, larunbatean, 12.30ean eta 18.30ean Non? FEDERICO GARCIA LORCA ANTZOKIAN Adina : 1 - 3 urte    Haurrentzako zinema eta tailerrak /Películas y talleres para niños y niñas  11:00 - 13:30 Non...

EUSKARAREN AGENDA

Irudia
  Azaroak 11, asteartea, IPUIN KONTALARIA Marixaren baserrian Non? ABETXUKU gizarte etxean Nork? Eneko Etxegarai Adina: 3 - 6 urte Sarrera : 1 euro Gasteizko Udalaren liburutegi sarearen programazioaren barruan Antolatzailea: Gasteizko Udala   Azaroak 12, asteazkena, IPUIN KONTALARIA Marixaren baserrian Non? ARRIAGA gizarte etxean Adina: 3 - 6 urte Iraupena: 55 min Sarrera: 1 euro Azaroak 15, larunbata "Jolasak baino gehiago" Jardunaldiak “JOLASA BAINO GEHIAGO. Eskolaz kanpoko ekintzak eta umeen euskalduntzea” izenburuko jardunaldiak izango dira Gasteizen azaroaren 15ean, larunbata, eta 25ean, asteartea. Jardunaldiak Oihaneder Euskararen Etxean izango dira (orain Montehermoso kulturgunea dena). Larunbatean, azaroak 15,  10:00etatik 14:00etara eta asteartean, azaroak 25,  18:30etik  20:30era. Jardunaldietako helburuak: -Ume eta gaztetxoen aisialdian eta euskalduntzean interesa, kezka edota funtzio-ardura dituzten guraso, hezitzaile, irakasle, kirol entrenatzaile, eta  a...

Zientzia astearen XIV. edizioa Vitoria- Gasteizen

Irudia
  Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Astea Europar Batasunak bultzatzen duen eta urtero egiten den ekimena da. Ekimen horren xedea da herritarren artean kultura zientifikoa sustatzea eta gizartea sentsibilizatzea ikerketa zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jarduerei dagokienez. Ekimen hau nazioartean antolatzen den zabalkunde zientifikoko ekimenik garrantzitsuena da, eta duela hamabost urte baino gehiagotik hona Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak parte-hartze aktiboa dauka. Zientzia Astearen XIV. edizioa Vitoria-Gasteizen: Data: 2014ko azaroaren 6, 7 eta 8 Tokia: Foru plazan jarritako karpa Ordutegia: Ostegun eta ostiralean: 9:30 - 14:00 / 15:30 - 20:00      Larunbatean: 10:00-14:30 / 16:00-20:00 Sarrera libre eta doanik da.   Informazio gehiago:   http://www.zientzia-astea.org/EU/ciudades/vitoria-gasteiz/   La Semana de la Ciencia, la Tecnología y la Innovación es un evento anual impulsado por la Unión Europea que tiene como objetivo ...

ATSOTITZAK

Irudia
AZAROAN . AZAROAN HOTZ, NEGUA MOTZ; AZAROA BERO, NEGUA GERO. . AZAROKO EGUNA, ARGITU ORDUKO ILUNA. . IPARRA DAGOENEAN, JAKA SOINEAN. . BOSTAK ETA ILUNA, TXERRIA HILTZEKO EGUNA. . HORI EGUZKI ZURIA! HORREK LASTER EKARRIKO DU EURIA.  

EUSKARAREN AGENDA

Data: Al. 3 Aza, 2014 18:00 - 19:00 Irakurketa Kluba Familian Non? IBAIONDO gizarte etxean Nork? Txabi Arnal Noiz? Urritik abendura, hileko 1. astelehenetan Norentzat? Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4.era (+ heldu batekin) Iraupena: 75 min Sarrera: 3,60 / 6,00 euro Gasteizko Udalaren liburutegi sarearen programazioaren barruan Antolatzailea: Gasteizko Udala Data: Og. 6 Aza, 2014 18:00   'Liburu magikoak´ Madiber magoa [MAGIA]  Non? IPARRALDE gizarte etxean Adina: 4 - 7 urte Iraupena: 45 min Sarrera: 1 euro Gasteizko Udalaren liburutegi sarearen programazioaren barruan Antolatzailea: Gasteizko Udala Data: Lr. 8 Aza, 2014 11:00 - 13:30  Haurrentzako zinema eta tailerrak [IKUS-ENTZUNEZKOA Non? AMAIA ZENTROAN Adina: 4 - 12 urte Dohainik Larunbatero 11.00 - 13.30 Antolatzailea: Euskharan Kultur Elkartea

EUSKARAREN AGENDA

IPUIN KONTALARIA  urriak 31, ostirala Non? LAKUA gizarte etxean Adina: 9 - 12 urte Iraupena: 60 min Sarrera: 1 euro Gasteizko Udalaren liburutegi sarearen programazioaren barruan Antolatzailea: Gasteizko Udala

O.O.G.etako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua/Renovación de los OMR

EGUTEGI PROPOSAMENA / PROPUESTA DE CALENDARIO 2014 AGINDUA / Orden de 22 de setiembre OSAGARRIZKO JARRAIPIDEAK /   INSTRUCCIONES COMPLEMENTARIAS             

HEZKIDETZA/COEDUCACIÓN

Irudia
  Orrialdean sartu /Entra en la página  

4.mailakoen irteera Arabako Lautadara

EUSKARAREN AGENDA

Irudia
  Ikasturte berri honetan IGANDEAK JAI egitasmoak leku berriak bisitatuko ditu. Hurrengo geltokia... Toki Eder!! Non? TOKI EDER ikastolan Noiz? URRIAren 26an, igandean 17.00etan 'Erraldoi bihozgabea' Zurrunka teatro, txontxongilo ikuskizuna. 18.00etan Txotxongilo tailerra eta jolasak Antolatzailea : GEU elkartea Laguntzailea: Toki Eder ikastola, Urtxintxa Eskola eta Gasteizko Udala Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak ‘IGANDEAK JAI. Familia giroan euskaraz’ egitasmoa antolatzen jarraituko du 2014ko udazkenean.   Haurrei zuzenduriko ikuskizunak eta lantegiak uztartuko dira bi orduko emanaldi hauetan. Era berean, guraso euskaldunen parte hartzea eta inplikazioa bultzatzeko dinamika batzuk proposatuko dituzte Urtxintxa Eskolako begiraleek.   Aurreko ikasturtean bezala guraso eta auzo elkarteekin elkarlanean antolatuko ditu GEU elkarteak igande arratsaldeko saio hauek. Besteak beste, Ga...

EUSKARAREN AGENDA

Urriak 24 eta 25 ‘CHAPLIN, JATERA!’ ANTZERKIA Non? ABETXUKUN. TEATRO PARAISO: 18.00 Zer? ‘Chaplin eta janaria, pelikuletan. Zinema pasarteak eta musika zuzenean’ Iraupen a :35 minutu Adina : 3 - 5 urte Sarrera: 6€ Antolatzailea : KunArte - Teatro Paraíso Urriak  25 Lantegi familiarra: 'Fisika baino ez', Ciencia divertidarekin, Iparralde gizarte etxean Noiz :Eguna: 2014/10/25, hasiera ordua: 17:30, amaiera ordua: 18:30 Deskribapena: Idioma: Euskera Edad: Familias con niños y niñas entre 5 y 7 años    

HAURRENTZAKO BERTSOLARITZA IKASTAROA

Astelehenero / Todos los lunes Non? AMAIA ZENTROAN. 17:15 Adina: 8 - 12 urte Antolatzailea : Euskharan Kultur Elkartea

OHIANEDER EUSKARAREN ETXEA

Irudia
Oihaneder Euskararen Etxeak urriaren 15ean zabaldu zituen ateak. Gasteizko Montehermoso jauregian kokatu da, euskara izango du ardatz eta erreferentziazko kulturgune eta sorgunea izatea du helburu. Inaugurazioa urriaren 16an, ostegunean, 19.30ean izan zen eta bertan, egitasmoaren aurkezpenaz gain, Kike Amonarrizen 'Arabarren patologia linguistikoak hitzaldia, dantza  eta Petti eta Balerdi Balerdiren kontzertua izan ziren.    

5th LEVEL IN ESPEJO

Irudia
5 fantastic days living in English in Espejo. Do you want to have more information? Click in the photo and enjoy it!      

GURASO ESKOLA/escuela de madres y padres

EGUTEGIA /  CALENDARIO : Ordutegia / Horario : De 3 a 5   URRIAK 6 DE OCTUBRE   URRIAK 20 DE OCTUBRE   AZAROAK 3 DE NOVIEMBRE   AZAROAK 17 DE NOVIEMBRE   ABENDUAK 1 DE DICIEMBRE   URTARRILAK 19 DE ENERO   OTSAILAK 2 DE FEBRERO   MARTXOAK 2 DE MARZO   MARTXOAK 16 DE MARZO   MARTXOAK 30 DE MARZO   APIRILAK 13 DE ABRIL   MAIATZAK 4 DE MAYO   GAIAK / TEMAS   GOGORREGIA AL NAIZ NIRE SEME-ALABEKIN? / ¿ SOY DEMASIADO EXIGENTE CON MIS HIJOS E HIJAS?     HAURREN SEXUALITATEA / SEXUALIDAD INFANTIL     NOLA ANIMATU IKASKETETAN / CÓMO MOTIVARLES EN LOS ESTUDIOS     NOLA LORTU AGINTEA NAGUSIKERIETAN JAUSI GABE / CÓMO CONSEGUIR AUTORIDAD SIN SER AUTORITARIOS/AS     BALOREETAN HEZI / EDUCAR EN VALORES     NOLA GARATU AUTOESTIMUA NIRE SEME-ALABENGAN / CÓMO DESARROLLAR LA AUTOESTIMA EN MIS HIJOS E HIJAS     TEKNOLOGIA, HEZIKETAN LAGUN EDO ETSAI ? / TECNOLOGÍA, ¿ALIADO O ENEMIGO DE LA EDUCACIÓN?     NOLA LORTU AUTOKONTROL HAUNDIA...

AGENDA TXIKIA

URRIAK 11, LARUNBATA IRRIPUINAK ANE PIRATAREKIN Ipuin kontaketa Non? Elkar Aretoan, 12:00 Adina: 3-8 Antolatzailea: Elkar Aretoa

HEZKIDETZA / COEDUCACION

Irudia
'Zertan datza transfeminismo izeneko hori?' Josebe Iturrioz Asteartea, 07 Urria 2014           Gasteizko Berdintasunerako zerbitzuak Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren programazioaren barruan transfeminismoaren inguruko hitzaldia antolatu du. 'Zertan datza transfeminismoa?' Noiz? URRIAren 8an, asteazkenean, 19.00etan Non? MONTEHERMOSO kulturunean Hizlaria: Josebe Iturrioz López. Filosofian lizentziatua, emakumeen eta gizonen berdintasuneko masterra Moderatzailea: Zuriñe Estivariz Martínez de Antoñana. "7 menos 20" elkartea. Antolatzailea: Berdintasunerako Zerbitzua Laguntzailea: "7 MENOS 20" elkartea Zeinu-mintzairako interprete edo haurtzandegi zerbitzua behar baduzu, jarri harremanetan hiru egun lehenago (945.16.13.45 / igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org )               Berriak Buletina Harpidetu Euskara Ikasteko Aukerak Txikia Egutegi Handia Gizartea Kirola Kultura Ingurumena Be...

IREKI, ERABILI ETA ZABALDU!

Irudia

LUDOTEKA/LUDOTECA

Ostiralean, urriak 3 , 3 de octubre, viernes Ongi etorriak Iparralde Gizarte Etxeko Ludoteka eta Ludoklubera Bienvenidos y bienvenidas a la Ludoteca y Ludoclub del Centro Cívico Iparralde

TXORI-ASTEA / SEMANA DE LAS AVES

EGUNAK: 2014ko irailaren 29tik urriaren 5era TOKIAK: ATARIA (Salburuko interpretazio zentroa) eta  Florida zine-aretoak FECHAS: del 29 de septiembre al 5 de octubre de 2014 LUGARES: ATARIA (centro de interpretación de Salburua) y cines Florida   Txori-astea 2014/Semana de las aves 2014

IGANDEAK JAI

Irudia
Klik egin EUSKARAREN AGENDA orrialdean ekintzak ikusteko Haz clic en la página de EUSKARAREN AGENDA para ver las actividades IGANDEAK JAI egitasmoaren ikasturteko lehen saioa Armentia ikastolan izango da. Non? ARMENTIA IKASTOLAN Noiz? IRAILAren 28an, igandean 17.00etan 'IRRIPUINAK' Martinbertsorekin Martinbertso mutil gaztea eta irekia da. Musika, literatura, bertsolaritza... gustuko ditu. Hizkuntzarekin jolasten oso ondo pasatzen du. Aasmakizunak, hitz-jokoak, hitzen musika... Hori da IRRIPUINAK ipuin antzeztuen bitartez egingo duguna. 18.00etan Kantu jolasak Familian eta lagunekin euskaraz jolasean gozatzeko hainbat kantu eta jolas ikasiko dugu: korru-jolasak, bikote-jolasak, esku-jolasak, dantzak, soka-salto eta goma jolasak... Antolatzailea: GEU elkartea Laguntzaileak: Urtxintxa Eskola, Armentia ikastola eta Gasteizko Udala  

SORTU ZURE ESKULANAK!

Irudia
Klik egin EUSKARAREN AGENDA orrialdean ekintzak ikusteko Haz clic en la página de EUSKARAREN AGENDA para ver las actividades

SUSTRAI DOINUAK

Irudia
Klik egin EUSKARAREN AGENDA orrialdean ekintzak ikusteko Haz clic en la página de EUSKARAREN AGENDA para ver las actividades